XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narratiba tailerra

Azken lan kuaderno honetan XX. mendeko euskal prosaren agerpen labur bat bildu dugu, ariketa batzuk ere, aldi berean, egitea proposatuz.

Testuen aipamena zenbaki bidez egiten da.

Hona galderak eta testuak.

Ariketak

1 Irakurri arretaz adierazitako testuak eta erantzun:

a) Zein da kontalaria 2., 5. eta 6. narrazioetan?

b) Zertan dute antza 1. eta 3. testuek?

c) Zergatik gertatzen dira hain bestelakoak 1. eta 6. testuak?

Aipa itzazu bakoitzaren ezaugarri bereizleak.

d) Nola saihestu da 6. testuan aditza esaldi bukaeran jarri beharra?

Badago horrelakorik 4.ean? Non?

c) Begira orain aditza nola darabilen 5. testuak.

Bigarren pertsona ere badarabil; zer lortzen du?

2 Zertaz ari dira 1. eta 2. pusketak?

Emazu bien argudioa.

3 Noiz edo noiz elaberriren bat ere irakurria izango duzu honezkero.

Berriro ere gogora ezazu, eta aukera ezazu atentzioa eman dizun pasarte bat eta esplikatu zergatik.

4 Honezkero zeu ere izan zaitezke kontalari trebe askoa.

Egizu aproba.

Hona hemen gaia aukeran:

- Azken asteburua

- Joan den udako oporrak

- Gelakoon artean egindako irteera

- Beste gairen bat nahiago baduzu, erabili